Iruñea-Bilbo loturari
esker jaio da esku artean duzun disko hau, era berean jaio zen Pantx
Records eta, hein batean ere, Sustraian Records. Funtsean, momentu
desberdinetan elkarri kutsatutako birus jamaikar bati buruz ari gara. Eferbeszentzia
hartatik jaio zen, besteak beste, La Nabe. Barañainen kokatua, Azkar
batean lanean jarri ziren, jo eta ke. Hainbeste ezen egunean bospasei
riddim grabatzera ere heldu ziren! Hortik atera zen Rock Steady Ladys EP
famatua, zeinean lau abeslarik ahotsa jarri zioten estudioko banda
berriari. Motown disketxearen grabazioak ispilu, musikariak estudioan
elkartzeari ekin zioten, musikariek zer grabatuko zuten jakin gabe
betiere. Asmoa zuzenekoaren freskotasuna atzematea zen, goiz bakarrean
ahalik eta abesti gehien grabatuz. Argi zuten, halaber, zelan egin:
azkar, eder eta zikin. Hau ela eta Sustraian Recordsen lana eta pasioari
omenaldi gisa, 2014 eta 2017 urteen artean La Naben egindako grabazio
batzuk hautatu ditugu.