Iruñea-Bilbo loturari esker jaio da esku artean duzun disko hau, era berean jaio zen Pantx Records eta, hein batean ere, Sustraian Records. Funtsean, momentu desberdinetan elkarri kutsatutako birus jamaikar bati buruz ari gara. Eferbeszentzia hartatik jaio zen, besteak beste, La Nabe. Barañainen kokatua, Azkar batean lanean jarri ziren, jo eta ke. Hainbeste ezen egunean bospasei riddim grabatzera ere heldu ziren! Hortik atera zen Rock Steady Ladys EP famatua, zeinean lau abeslarik ahotsa jarri zioten estudioko banda berriari. Motown disketxearen grabazioak ispilu, musikariak estudioan elkartzeari ekin zioten, musikariek zer grabatuko zuten jakin gabe betiere. Asmoa zuzenekoaren freskotasuna atzematea zen, goiz bakarrean ahalik eta abesti gehien grabatuz. Argi zuten, halaber, zelan egin: azkar, eder eta zikin. Hau ela eta Sustraian Recordsen lana eta pasioari omenaldi gisa, 2014 eta 2017 urteen artean La Naben egindako grabazio batzuk hautatu ditugu.
Askatasun kontu serioa liburuak Linton Kwesi Johnson (aka LKJ), LKJren ibilbide poetiko eta musikala laburbiltzen dituzten 43 poema irakurtzeko aukera eskeintzen dizue, alta ,70. hamarkadan garatutako Dub Poetryren estiloa ezagutzeko aukera pareagabea izango duzue esku artean. Linton Kwesi Johnsonek, hitzen indarrarekin eta reggae musikaren laguntzarekin, garai horretako gizarte britaniarraren oinarriak astindu eta irauli zituen, arrazismoaren, injustiziaren, askatasunaren, langile kontzientziaren, sozialismoaren bandera haizeatuz, mundu hobeago, eder, justo eta zoriontsu baten bila. Liburuan, LKJren hitzak oinarrituz ilustrazio ezberdinekin hordituta dator, bateriaren kolpe hotsen eta baxuaren erritmoan maisutasunez eta maitasunez txirikordatutako irudiak, artistaren unibertso poetikoa-politikoa ulertzen ederki lagunduko gaituztenak. Pantx Liburuak eta DDT Liburuen elkar lana.
We use cookies to provide you a better user experience on this website. Cookie Policy